Skip to main content
EU
Kluba

Yoelek 2024ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin

Atezain galiziarra 16/17 denbiraldian iritsi zen talde armaginera

Yoel Rodríguezek 2024ko ekainera arte luzatu du kontratua Eibarrekin, 2022an bukatzen zuena beste urte birako luzatu eta gero. 

Vigoko atezaina 16/17an denboraldian iritsi zen Eibarrera, Valentziak utzita, eta armagin bezala 30 neurketa jokatu zituen bere lehen denboraldian. Lan bikaina egin eta gero, Eibarrek jokalaria erosi zuen. 

17/18an neurketa bakarra jokatu zuen, aurredenboraldian lesio larria izan eta gero denboraldi ia osoa min hartuta izan baitzen. 18/19 denboraldian, aldiz, Real Valladoliden jokatu zuen utzita. 

Joan den denboraldian galiziarrak sei partidu jokatu zituen, Ligako hiru eta Kopako beste hiru, eta martxoan bere kontratua 2022ra arte luzatu zuen.