Skip to main content
EU

2023ko kanpusa

Image

SD Eibar Fundazioak 2023ko Udako Kanpusaren bederatzigarren edizioa aurkeztu du: balioetan heztea, futbola, dibertsioa eta ingelesa, 2011 eta 2014 artean jaiotako haurrentzat.

Txikienek euren oporraldiaz modu ezberdinean gozatzeko aukera izango dute kanpusean, eta dibertitzeaz gain, futbolaren eta SD Eibarren balioen mundu bakarrera hurbilduko dira. Futbol entrenatzaileek, ingelesa irakasleek eta pedagogo batek osatutako profesional talde batek gidatuko dituzte saioak Ipuruako Anexoan.

KANPUSAK BARNE HARTZEN DITU

-  Ekipazio teknikoa (galtzak, kamiseta, galtzerdiak)

-  Hamaiketakoa

-  Entrenamendu- eta teknifikazio-saioak

-  Ingurumenaren zaintzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako jarduera

-  Ohitura osasungarrien eta nutrizioaren garrantziari buruzko jarduera, Lacturaleren eskutik .

DATAK, ORDUTEGIAK, PREZIOAK

1.txanda: ekainaren 26tik uztailaren 1rako astea. BETETA

2.txanda: uztailaren 3tik 8rako astea. BETETA

3.txanda: uztailaren 10tik 15rako astea. BETETA

Ordutegia: 9:00 – 14:00 (astelehenetik larunbatera)

 

 

Izen emate epea Prezioa
1 txanda (izen-emate berria) 105 €
1 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) 94 €
2 txanda (izen-emate berria) 199 €
2 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) 178 €
3 txanda (izen-emate berria) 294 €
3 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) 264 €

Deskontuak aurreko urteetako kanpusetan parte hartu dutenentzat, Eibarreko Futbol Eskolako neska-mutilentzat, abonatuentzat eta akziodunentzat (lehen mailako seniderentzat ere bai)

IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen-emate irekiera: Apiriaren 25ik aurrera.

Izena emateko bukaera epea: txanda bakoitzeko 60 tokiak bukatzerakoan.

Ordainketa: zordunketa banku-kontuan (helbideratzea).

 

Informazioa: campus@sdeibar.com/943 201 831 (1. luzapena) - Arreta A-tik O-ra, 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etik 19:00etara (etxetik kanpo jokatzen bada, ostiral arratsaldeetan itxita).