2016eko Akziodunen Batzar Nagusia
EIBAR KIROL ELKARTEA, SAD - Batzarrerako deialdia
2016ko urriaren 13an zehaztutakoren arabera, “Sociedad Deportiva Eibar, Sociedad Anónima Deportiva” (“Sozietatea”) elkartearen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrerako deia egiten du. Lehenengo deialdia 2016ko azaroaren 23an izango da, 19:30etan, Coliseo Antzokian, Merkatu Kalea 2, Eibar (Gipuzkoa). Hala badagokio, bigarren deialdi bat egingo da 2016ko azaroaren 24an, ordu eta leku berean, akziodunek jarraian zehazten diren gaiak aztertu eta ebatzi ditzaten.
GAI-ZERRENDA
•Lehenengoa.- Presidente Andrearen txostena, Sozietatearen egoerari buruzkoa.
•Bigarrena. Aztertu eta onartu, egoki bada, Sozietatearen Urteko Kontuak, emaitzaren aplikazioa eta kudeaketa soziala, 2016ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiari buruzkoa.
•Hirugarrena. Aztertu eta onartu, egoki bada, 2016/2017 denboraldirako aurrekontua.Laugarrena.
•Sozietatearen kontu-ikuskaria izendatu.
•Bosgarrena. Eskariak eta galderak.
•Seigarrena. Ahalmenak eskuordetu.
•Zazpigarrena. Aurreko bilkurako akta irakurri eta, egoki bada, onetsi.