2017eko Akziodunen Batzar Nagusia
SD Eibarko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra abenduaren 13an, asteazkena, egingo da, 19:00etan Coliseo Antzokian. Lehenengo deialdia aurreko egunean egitea aurreikusita dago, ordu berean, baina ziur asko 13an egingo da.
Eibarreko Administrazio Kontseiluak 2017-2018 denboraldirako 45,3 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du akziodunek onar dezaten, 15,2 milioiko superabit aurreikuspenarekin, zergen aurretik. 2016-2017 denboraldia zergen aurretik 12,4 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi zen, 2017ko ekainaren 30ean..
Gai-zerrendako puntuetako bat estatutu sozialak aldatu, bateratu eta berriro zenbakitzea izango da. Era berean, Akziodunen Batzar Orokorraren Funtzionamendurako Arautegi bat aurkeztuko da, akziodunek onar dezaten.