Klubaren Datuak
Posta-helbidea
Ipurua kalea, 220600 Eibar (Gipuzkoa)Arreta-ordutegia:
Abuztuak 9 rarte itxita. Edukiera mugatuko partiduetan izena emateko edozein zalantza izanez gero, idatzi socios@sdeibar.com posta elektronikora.
Abuztuak 9 tik 27 ra bitartean, 9:30 etatik -13:30 etara. Arratsaldez itxita.
Telefonoa: 943 201 831Faxa: 943 202 606Helbide elektronikoa
.
Harremanetarako datuak departamentuz departamentu
.
Klubaren jarduerak, egoitzak, ekipamenduak eta zerbitzuak
Klubak futbolarekin zerikusia duten jarduerak baino ez ditu eskaintzen, eta honako arloetan daude banatuta: Lehen taldea, CD Gasteiz, Oinarri-futbola, Futbol Eskola eta Beteranoak.
Lehen taldeak Atxabalpe entrenamendu-zelaia erabiltzen du, Arrasateko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bidez. Era berean, Ipuruako instalazioak erabiltzen ditu, Eibarreko Udalak instalazioak erabiltzeko aukera laga duelako.
HARROBIA: 2018-19 denboraldian, 18 taldek osatzen dute Oinarrizko Futbola (emakumezko 4, gizoneko 10 eta Futbol Eskolako lau multzo).
.
Emaitzak eta inkestak
Bazkideei edota ikusleei ez zaie poztasun- edo kalitate-inkestarik egin klubeko zerbitzuei dagokienez.
.
Klubaren urteko planak edota programak
Klubak 2017-2022 urteetarako Plan Estrategikoa du.
.
Segurtasun neurriak kirol ekitaldietan, animazio harmailak eta beste xehetasun batzuk
IPURUAKO ASISTENTZIA DATUAK 2017/2018 Denboraldiko datuak
Ekialdeko tribunan dago animazio harmaila, eta ez dago lagunarte erradikalik. SD Eibarren afizioaren ezaugarri nagusia beste taldeetako lagunarteekin duen harreman ona da.
KLUBAK zehaztutako langile kopurua, arrisku maila bakoitzerako:
Kanpoko taldearen zaleak mendebaldeko gol eremuan kokatuko dira, eta hesi desmuntagarrien sistema baten bidez bananduta. Zelaiko obren egoeraren arabera, bai eta kanpoko zale kopuruaren eta horien egoeraren arabera ere (talde oldarkorrak edo erradikalak baldin badaude), neurri egokiak hartuko ditu klubak. Era berean, klubak zehaztuko du, kirol ekitaldi bakoitzean, zer kontrol, miaketa, segurtasuneko gailu edo bestelako neurri operatibo jarri behar diren abian, indarreko legediari jarraiki.
Jarraitzaileen jarduerak erregistratzeko liburuan inskribatuta ez dauden jarraitzaileen taldeak edo kolektiboak ez dira halakotzat hartuko, hortaz, debekatuta egongo da, kirol barrutiaren barruan, adierazpen kolektiborik edo indibidualik egitea, bai eta inskribatu gabeko taldeen elementuak erakustea ere, kolektiboak zein banakakoak izan.
Kirol barruti barruan erakutsi nahi den edozer elementu kolektibok kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia prebenitzeko legedia bete beharko du.
Kirol esparruan animazioko elementu bereziak sartzeko (dunbalak, danborrak, eskuz oratzeko megafonoak edo antzekoak) jarraitzaileen jarduerak erregistratzeko liburuan inskribatutako zaleen talde edo kolektibo baten bidez egin beharko da.
Kirol barrutiaren barruan kluba babesteko adierazpenak baino ez dira onartuko, eta inola ere ez dira baimenduko pankartek edo antzeko elementuek ezaugarri komertzialak, politikoak, sozialak, erlijiosoak edo aldarrikatzaileak edukitzea, kiroletik kanpokoak badira.