Berdintasun Plana
Erakundeak, 2019an, klubeko emakumeen eta gizonen lehen berdintasun-plana jarri zuen abian. Berariazko Batzorde batek koordinatuta, klubaren diagnostiko sakonean hauteman ziren desorekak zuzendu nahi ditu proiektuak, erakundearen egitura eta jardunbide guztietan emakumeen eta gizonen parte-hartzea orekatua izan dadila lortuz.
Klubak 2017-2022ko Estrategia Planean finkatutako helburuetako bat da emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko plan baten ezarpena. Horregatik, erakundeak barnera nahiz kanpora begira berdintasun-politikak ezartzeko konpromisoa hartu du, hala nola bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea, eta diskriminazioa eta generoan edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpena prebenitzea.