Yerai Martin: "Jokalariengan konfidantza daukat eta ziur naiz igandean garen Eibar erakutsiko dugula"
Emakumezkoen taldeko entrenatzaileak adierazi du astearteko emaitzagatik "minduta" egon arren, igandean aukera ona izango dutela ordaina hartzeko"
Costa Adeje Teneriferen aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan, Yerai Marinek azaldu du astearteko emaitzaren ostean gogoeta egiteko eta autokritika egiteko astea izan dela, bai bakarka, bai taldean. DUX Logroñoren aurka galdu ostean Erreginaren Kopatik at geratu eta gero, egoerari buelta eman eta igandean Costa Adeje Teneriferen aurka jokatzeko aukera izatea espero du entrenatzaileak, izan ere, "astearteko partidatik ikasi dugu".
"Asteartean genuen aukera galdu dugu, eta orain, gauden tokian egonarazi gaituen Eibar ikusi behar dugu igandean", azaldu du entrenatzaileak. Inflexio puntu gisa hartuko du taldeak astearteko partida, eta egoera irauli nahian, Ipuruan lehiatzeko faktorearekin jokatu nahi duela ere azaldu du. "Konfiantza osoa dut jokalariengan eta talde osoarengan", adierazi du, azken asteetan emaitzak ez direla onenak izan jakinda, sentsazioak hobetzen joan diren arren.
"Jokalariak ondo daude, iganderako gogoz daude eta Eibar zein den erakusteko gogoz ere", gaineratu du Yerai Martinek, Ipurua bisitatzera etorriko den aurkaria errazena ez dela jakinda: "Defentsan ondo daude, eta erasoan benetako hegazkinak diren jokalariak dituzte", azaldu du Yerai Martinek. Beraz, Eibarrek bere bertsiorik onena erakutsi beharko du, "defentsan sendo egon eta aukerak aprobetxatu min egiteko"
PRENTSAURREKOA OSORIK