Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Modu borobilean amaitu nahi dugu denboraldia gure jarraitzaileen aurrean"

Emakumezkoen lehen taldeak Granada FC-ren aurka jokatuko du bihar, Ipuruan, denboraldiko azken partida

Emakumezkoen lehen taldeak bihar jokatuko du denboraldiko azken partida, Granada CF-ren aurka, Yerai Martinen taldearentzat talde ezaguna. Iaz haien aurka jokatu zuten 1ª RFEF-en eta bi taldeak igo ziren kategoriaz. Haien aurka jokatu zuten F Ligako lehen partida denboraldi honetan eta haien aurka ere itxiko dute, baina egoera desberdinean eta armaginen aurrean Ipuruan.

"Aurkari garrantzitsua da gure ibilbidean, haien aurka jokatu genuen atzo kategoria bat azpitik eta haiekin batera igo ginen, baina egoera desberdinean iristen gara garai honetara, haiek dena baitute jokoan", gogorarazi du entrenatzaileak. Eta modu borobilean, hiru puntu gehituz, amaitu nahi dute denboraldia, eta sailkapenean oraindik postu bat gehiago igotzeko aukerarekin.

Lan askoko denboraldia izan da eta oso sakfrifikatua talde osoaren partetik, "minutu gehien izan dutenen partetik eta baita ere jokatu ez duten jokalarien partetik aldagela ona izan dugu, eta oso eskertuta nago izan ditugun eta ditugun jokalarietaz eta egin dugun denboraldiaz", eskertu du entrenatzaileak egindako denboraldia baloratuz. "Staff guztia eta jokalari guztiak izan dira garrantzitsuak egindako denboraldirako, eta proiektuari jarraipena eman nahi diogu hurrengo denboraldiari begira, humiltasunez eta lan eginez".

Gainera, F Ligan aldaketa asko espero dira talde askotan, eta talde solidoa izateak eta aurtengo esperientziak, balio izango zaio Eibarri hurrengo urteko denboraldia ahalik eta borobilena izateko saiakera egiteko: "Nik berritu dut baina baita beste jokalari askok ere, eta nahiz eta aldaketa txikiak egon, gure helburua taldeko jokalari asko mantendu eta hurrengo denboraldian proiektuari jarraipena ematea da".

Bihar helburua irabaztea izango da, eta denboraldia ospakizunez ixtea, armaginen aurrean. Hala ere, F Ligan permanentzia jokoan duen Granada CF izango dute aurrean. Horregatik, partida leihatua eta emozioz beterikoa izango da. Azkena talde armaginarentzat, zeintzuk F Ligara bueltatuko diren hurrengo denboraldian pilak kargatuta eta lan egiten jarraitzeko gogoz beterik.