Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Igandeko partida berezia eta leihatua izango da"

Emakumezkoen lehen taldeak aurkari ezaguna izango du aurrean, gauzak zailak jarriko dizkiona lehenengo mailan ere

Laugarren porrota jarraian jasota, emakumezkoen lehen taldea "ondo dago, denboraldia luzea da eta ez dugu konfiantza galtzen", Yerai Martin entrenatzaileak igandeko partidaren aurreko prentsaurrekoan (Deportivoren aurka, Ipuruan), azaldu duenez. "Denboraldia oso luzea da eta badakigu emaitza ezberdineko boladak egongo direla, baina taldeak lanean jarraitzen du eta partidak ahalik eta ondoen prestatzen ari da", eta Athleticen aurkako partida "partida ona izan zen, gauzak oso ondo egin genituen", azpimarratu du.

Ondo egindako gauza horiek izan dira aste honetan lantzen jarraitu dituztenak, indartzeko eta hurrengo partida prestatzeko, asteburu honetakoa, Depor Abancaren aurkakoa: "Joko ereduan bi talde oso desberdinak gara, baina oso lehiakorrak; oso partida lehiatuak izaten dira beti haien aurka, bai 1. RFEFn, bai denboraldi-aurrean", azaldu du entrenatzaileak. Eta partida guztiek bere garrantzia badute ere, egia da partida "berezia eta oso lehiatua" izango dela geldialdira joan aurretik jokatuko duten hurrengo hau.

Aste honetan jakin da Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketarako aurkaria zein den, non 23-24 denboraldiko sailkapenaren behealdeko 8 taldeak sartu diren F Ligan. Eibarrek DUX Logroño izango du aurkari: "Pozik gaude egokitu zaigun aurkariarekin, gertukoa da eta aste barruan jokatzen dugu; horretaz gain, oso gol gutxi jaso dituen taldea da, gauzak ondo egiten dituena eta leihakorra."