Skip to main content
EU

Yerai Martin: "Gauza asko ondo egiten ari gara eta lehiatzen jarraritu nahi dugu"

Entrenatzaileak prentsaurrekoan azaldu du azken asteotako emaitzak "Liga Fk duen mailarengatik eta aurkarien efektibitateagatik" definitu direla

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile Yerai Martinek Levante Las Planasen aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan azaldu du Real Sociedad-en aurkako partidako emaitzak indartu egin duela talde armagina: "Azkeneko asteetan partida onak egiten ari gara, eta emaitzak onak ez direnean nahi duguna berriro ere leihatzeko momentua iristea da, lortzen ari ez garen puntu horiek lortu ahal izateko".

Hau da Levante Las Planasen aurka jokatzen duten hirugarren partida denboraldi honetan. Ligako bigarren jardunaldiaz gain, baita ere jokatu zuten haien aurka Kopako hirugarren kanporaketa, biak kataluniarren garaipenarekin, gutxigatik (lehena azkeneko minutuan eta Kopakoa prorrogan sartutako gol bakarrarekin). Hala ere, entrenatzaileak partida guztiz desberdina espero du: "Lehenengoan kategoriak eskatzen duen esperientzia falta zitzaigun, denboraldia zenbait baja garrantzitsuekin hasteaz gain eta jokalari iritsi berriekin; Erreginaren Kopakoan, hamaikako oso desberdinarekin".

Bai Sevillan eta baita Real Sociedaden aurka ere, taldearen sentsazioak oso positiboak izan ziren, baina partiden emaitzak "kategoriak duen mailaren eta talde aurkarien eraginkortasunaren aldekoak izan ziren". Baina asteburu honetako partida oso desberdina izatea espero dute, "bi horiekin antza ez dutenak izango, alde batetik zelaiarengatik artifiziala delako eta dimentsio txikiagoak dituelako; eta beste alde batetik, taldeagatik, azkeneko aurkariengandik oso desberdinak direlako".

Yerai Martinek taldeak jarraitu beharreko bidea zein den argi duela azpimarratzeko aprobetxatu du, "azken asteetan bide horretatik goaz, aurkariaern zelaian asko jokatuz eta aurkariari presioa eginez". Bihar aukera bikaina izango da etxetik kanpo puntuak lortzen saiatzeko, Levante Las Planasen aurka, 12:00etan.