Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Ondo ari gara lanean eta etxetik kanpo gehitzeko gogo handiz gaude"

Emakumezkoen lehen taldeak etxetik kanpo denboraldiko lehen garaipena lortzeko bidaiatuko du bihar Fuenlabradara

"Bartzelonaren aurkako partida eta Erreginaren Kopakoa kenduta, azken hiru partidak onak izan dira, baina saririk gabe joan gara. Irteera zaila daukagu asteburu honetan, baina konfiantzarekin goaz Fuenlabradara", esan du emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak Madrid CFFren aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan.

Entrenatzaile armagina taldearenganako eta jokalarienganako konfidantzaz agertu da prentsaurrekoan: "Fuenlabradara bidaiatzeko eta partida ona egiteko une egokia dela uste dut". Aurreko denboraldiaren hasierari buruz galdetuta, Yerai Martinek adierazi du hasiera antzekoa egiten ari direla: "Puntuei dagokienez, aurreko denboraldian 4 puntu genituen eta oraingoan 8; aurreko denboraldian honetan baino gol gehiago sartu zizkiguten, baina egia da emaitzen dinamika ez dela ona izaten ari azkenaldian".

Bi irteera "zail" jarraian izango ditu aurretik emakumezkoen lehen taldeak: aste honetan Fuenlabradara, Madril CFFren aurka jokatzeko, eta datorren astean Madrilera joango dira berriro, Atletico Madrilen aurka jokatzeko: "Baina urtea amaitu aurretik beste bi partida zail izango ditugu; iaz ere hilabete konplikatuak izan genuen, eta puntuak atera genituen; beraz, helburua hori izan behar da: puntuak irabazten hastea bihartik hasita".