Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Igandean partida ona egiteko ahalmena dugu"

Entrenatzaileak adierazi du "xehetasunetan oso adi egon beharko dugu" lehen derbian puntuak lortu nahi baditugu

Denboraldiko lehen derbia Ipuruan jokatzeko gogoz dago emakumezkoen lehen taldea, eta honela azaldu du Yerai Martinek igandeko partidaren atarikoan: "Derbiak beti dira politak eta bereziak, aurredenboraldian ere haien aurka jokatzen dugu eta ezagutzen ditugu, badakigu zeintzuk diren haien birtute eta ahuleziak".
 
"Arantza dugu derbiekin, aurreko denboraldiak guztiak galdu baigenituen", adierazi du entrenatzaileak. Baina, batez ere etxean, oso partida konpletoak egin zituzten eta hori da igandeko helburua. Talde indartsua da Athletic eta ez ditu gauzak erraz jarriko derbi honetan. Horregatik, asteburuan "oso partida konpletoa egin beharko dugu zerbait positiboa ateratzeko, ahalmena dugu horretarako baina xehetasunei adi egon beharko gara". Gakoa haientzat "inkordio" bat izatea izango da, eta aukera dagonean min egiten saiatzea.

Yerai Martinek ezin izango du Eider Arana eta Eunate Astralaga zelaieratu, baina "sinatzen dutenean badakigun zerbait da", eta beti prestatzen da partida kontutan izanda zeinek jokatu dezakeen eta zeinek ez. Hala ere, gogorarazi du partida gehienak azkeneko zatian erabaki direla, horregatik, hasierako 11 jokalari horiek baino garrantzi handiagoa dute ondoren sartzen direnak emaitza on bat izateko.

PRENTSAURREKOA OSORIK