Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Etxetik kanpo nola leihatzen garen ikusteko gogoz gaude"

Granada FC izango du aurrean emakumezkoen lehen taldeak larunbatean, puntuen beharra duen aurkaria

"Oso pozik gaude denboraldi hasiera honekin", esan du Yerai Martinek F Liga hasiera honetan bisitari moduan emakumezkoen lehen taldeak jokatuko duen lehen partidaren aurreko prentsaurrekoan. "Denboraldi hasiera hau ez da normaltzat eta erraztzat eman behar, oso positiboa da, baina oraindik hobetzeko tartea daukagu, batez ere erasoko egoeretan", gaineratu du.

Etxean irabazteko gogo handia duen aurkaria espero dute, eta puntuak lortzeko beharra duena, bi porrot baititu, biak etxetik kanpo. Beraz, Granada FCk ez dizkio gauzak erraz jarriko Yerai Martinen taldeari. Leku "berezia da guretzat", azaldu du, baina aurrean izango duten aurkaria aurreko denboraldiko Granadaren ezberdina da: "Entrenatzailea aldatu du, jokoaren planteamendua aldatu du, hainbat jokalari..." eta, gainera, etxetik kanpo jasotako bi porrotetatik dator, beraz, "zaleen aurrean garaipen bat lortzeko borrokatu nahiko dute, ziur".

Emakumezkoen taldeko entrenatzaileak ere, nahiz eta partida gehienak etxean jokatu, "etxetik kanpo nola lehiatzen garen ikusteko gogoz gaude, eta Granadara joateko gogoz, guretzat berezia delako", azpimarratu du. "Granada erakargarri bat espero dut, eta horrek zail jarriko digu Ipuruara bueltan zerbait ekartzea", azpimarratu du Yerai Martinek.

Andrea Sierra eta Nati Cano lesioetatik errekuperatzen jarraitzen duten bi jokalariak kenduta, Yerai Martinek talde osoa du gaur egun, baita taldera gehitu berri den Eunate Astralaga, "atezainen artean lehiakortasun sanoa emateko datorren jokalaria, eta espero dugu gainerako jokalariek ere leihakortasun sano horren barruan sartzea".