Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Urrezko hiru puntu Madrid CFFren aurka Fuenlabradan

Etxekoek lehen gola sartu arren, Andrea Álvarez eta Esperanza Pizarroren golek garaipena eman diote Eibarri

Emakumezkoen lehen taldea atsedenalditik bueltatu da ligako talde indertsuenetako bati aurre egiteko (Madrid CFF) Fuenlabradan. Armaginentzat hilabetea puntuatzen hastea oso garrantzitsua zen, partida zailak baitatoz aurretik, eta hala egin dute, hiru urrezko puntuak baitaramatzate motxilan etxera gaurkoan, joko bikaina eginda gainera.

Partida armaginentzat susto batekin hasi da gainera. Partidaren lehen minutua bete gabe Madrid CFF gola egiten saiatu da baina ez du lortu. 11. minutuan egin dute haien gol bakarra. Bi minutu geroago, beste aukera bat izan dute baina makilera joan da. Talde armaginak presionatzen jarraitu du, eta lehen zatiaren erdian Andrea Álvarezek markagailua berdintzea lortu du Andrea Sierraren saiakerak utzitako aukera bikaina aprobetxatuz.

Lehenengo minutuetan baina ideia argiagoekin, hobeagoak izan dira partidaren zati askotan eta nahiz eta bigarren zatia etxekoentzat aukera garbi batekin hasi, Carlaren despeje bikain batek saihestu egin du Madrid CFFren bigarren gola. Maria Mirallesek ere atean lan ikaragarria egin du gaurkoan, zenbait baloi geldituta partidaren azken partean.

Armaginek bigarren gola lortzeko aukera izan dute Ane Camposen penaltia iritsita, Esperanza Pizarrok botako zuena. Baina kanpora joan eta gero, 25 metrotatik botata izugarrizko gola sartu du urugualdarrak. Hiru puntu garrantzitsu gaurkoan lortutakoak, F Ligako talde indartsuenetako baten aurka.