Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Unai Vencedor eta Konrad de la Fuente aurkeztuak izan dira gaur Ipuruan Eibarreko jokalari gisa

Unai Vencedor eta Konrad de la Fuente aurkeztuak izan dira gaur Ipuruan Eibarreko jokalari gisa.

Unai Vencedor Athletic Clubek utzita iritsi da. Bestalde, Konrad de la Fuente Olympique de Marseillatik utzita heldu da.

Aurkezpeneko prentsaurrekoan, Cesar Palacios, SD Eibarreko kirol zuzendariak,  nabarmendu duenez, "bien gogoa eta ilusioa hasiera-hasieratik transmititu da". Gainera, "txapelketa gorenean esperientzia garrantzitsua duten jokalariak dira eta hori oso garrantzitsua da”.

Aurkezpenean Unai Vencedor jokalariak azpimarratu duenez, "oso ondo lan egiten den kluba da. Helburua denboraldi on bat egitea da, talde bat izatea eta partida bakoitza irabaztera joatea da".

Bestalde, Konrad de la Fuentek "taldeari bere helburuak lortzen laguntzeko" gogoa agertu du.

Unai Vencedor, Konrad de la Fuente eta César Palaciosen prentsaurreko osoa.