Skip to main content
EU
Kluba

Japoniako entrenatzaile talde bat Eibar-era dator bisitan

Kluben arteko aldez aurreko akordio baten ondorioz, klubaren funtzionatzeko era ezagutzera datozen Japoniako hainbat entrenatzaileei egin die arrera Sociedad Deportiva Eibar-ek.

Shigenori Hagimura, Tokyo verdy klubeko sub 15eko entrenatzailea, Hiroyuki Kiyokawa Roasso Kumamoto bigarren mailako lehen taldeko bigarren entrenatzailea eta Ichiro Ozawa bisita hau kudeatu duen kirol enpresako itzultzailea, izan dira azken egunotan Eibar-en funtzionamenduaren lekuko. Hainbat egunetan zehar batzartu ahal izan dira Eibar-ko kirol zuzendaritzarekin hain ezaguna den Eibar-en kudeaketa eredua ezagutzeko eta lehen taldeko lan saioak arretaz ikusi ahal izan dituzte, Ozawa-ren hitzetan " Garitano-ren lan saioen intentsitateak harritu egin gaitu".

Bisita honen helburua, herrialde nipondarraren entrenatzaile izateko, talde atzerritar bat bisitatzearen derrigorrezkotasuna izan da. Europako klubak aztertu ondoren, talde txiki honek Sociedad Deportiva Eibar barrenetik ezagutzea erabaki zuen, "badakigu Eibar oso talde umila dela, baina Japonian aurrekontuak estuagoak izaten direnez, klub honen kudeaketa ikustea interesatzen zaigu" gehitzen zuen Ozawa-k.