Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek bigarren garaipena lortu du etxean eta bigarren porteria hutsean

Elba eta Monnecchiren golek talde armaginari garaipena eman diote eta hirugarren jarraitzen du sailkapenean

Eibarrek Valentzia CF zuen aurkari F Ligako bigarren jardunaldian, berriro ere, Ipuruan. Eta ezin hobeto hasi dute norgehiagoka: erlojuak laugarren minutua besterik markatzen ez zuenean markagailua estreinatuz, Elbaren partetik, bere taldekideek hainbat aldaratze egin eta gero. Enithek ezin izan zuen errematea saihestu talde bisitariaren atean.

Ez da horregatik lehen zati erraza izan armaginentzat, eta minutu batzuk geroago Mirallesek eskuak atera behar izan ditu berdinketaren gola izan zitekeena gelditzeko. Lehen zatia oso parekatua izan da batzuetan, eta gola sartu arren, Eibarrek ez du arreta galdu eta etxeko lanak eginda joan da atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, bi taldeak hamaikakoan aldaketarik gabe zelairatu dira. Bigarren zatia berdinduta hasi da, eta bi taldeek ez dute abagune argirik izan. Partidako lehen ordua igarota, Yerai Martinen taldean lehen aldaketak heldu dira, Campos eta Peckovaren ordez Andrea Alvarez eta Mireia sartu dira, F Ligan debuta eginda honela talde armaginarekin, eta lehen partida ona eginda. Ondoren, Anneliek, Van Deursenek eta Leire Peñak ere minutuak izan dituzte.

Emaitza itxita zegoela zirudienean iritsi da Monnecchiren gola, jokaldi bikain baten ostean, eta Andrea Alvarezekin bikain jokatuta. Italiarraren gol bikaina, Betisen aurka hainbat aukera izan zituena eta Eibarrera erasoa sendotzera etorri dena, F Ligan estreinakoz bigarren jardunaldi honetan.
 
Datorren asteburuan, armaginek Granadara bidaiatuko dute, aurreko denboraldian aurkari zuzena izan zen beste talde baten aurka jokatzeko, bisitari gisa denboraldiko lehen partidan.