Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Tejero: “Denboraldi osoa daramagu denok helburu bat lortzeko borrokan, eta horrela jarraitu behar dugu”.

Alvaro Tejerok prentsaurrekoa eskaini du gaur larunbatean argmaginek Zaragozaren aurka jokatu beharreko neurketaren balorazioa egiteko.

“Partida bakoitza final bat da orain, baina guk ez dugu Zaragoza baino haratago begiratzen. Oso partida garrantzitsua da guretzat. Taldea ondo ikusten dut, kontzentratuta, eta larunbatean gure zaleen aurrean gauzak ondo ateratzea espero dugu”.

“Guk geureaz arduratu behar dugu, gure lana egiteaz eta beti irabaztera zelairatzeaz. Guk geurean zentratuta egon behar dugu. Lehendabizi Zaragozaren aurka, gure zaleen babesarekin, eta gure onena ematen”.

“Taldea oso ondo ikusten dut denboraldi osoan. Une batzuetan bolada txarrak izaten dira, baina horiek gainditzen ere jakin behar da. Taldea une onean dago eta Zaragozaren aurkako partidari begira oso kontzentratuta gaude”

“Etxean jokatzen duzunean zure jendearen aurrean, dena alde duzu. Denboraldi honetan oso emaitza onak izaten ari gara Ipuruan eta hori da jarraitu nahi dugun bidea. Une zailenetan zeleek berebiziko garrantzia dute. Las Palmasen aurka egoera zailean geunden eta zaleen bultzadak indarra eman zigun, eta guretzat oso garrantzitsua da. Denboraldi osoa daramagu denok borrokan helburu bat lortzeko, eta horrela jarraitu behar dugu. Gutxi geratzen da, eta helburua lortu behar dugu”.

“Zaragoza beti borrokatuko da. Azkeneraino dena uzten duen taldea da. Klub historikoa da, borrokatzen duena, lan egiten duena, eta asko kostako zaigu. Ipuruara datorren talde bakoitza gauzak oso zail jartzen saiatzen da eta partida honetan ez da gutxiago izango. Zaragozak ez du norgehiagoka bat galdutzat ematen, kalitate handiko jokalariak ditu, eta ziur nago partida polita izango dela. Prest egon behar dugu lasai eta patxada edukitzeko, gure aukera izango dugula jakinda. Aurkari zaila da eta oso kontzentratuta egon beharko dugu xehetasun txikiak ahalik eta gehien zainduz”.

“Dena laburbiltzen duen hitza hori da, Taldea garela. Malagan hainbeste minutu ez zituen jendeari egokitu zitzaion jokatzea, eta maila bikaina eman zuten, hiru puntu batu genituen. Hori da daukagun gauza ona, 25ok dena ematen dugula entrenamendu bakoitzean eta hori partiduetan saritzen dela”.