Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sielva, Huescako SDra eramana

Talde armaginak zorterik onena opa dio etorkizunean

SD Eibarrek eta SD Huescak akordioa lortu dute Oscar Sielva jokalaria Huescako taldeari eskualdatzeko. Sielva 2021eko udan iritsi zen Eibarrera, eta 18 partida jokatu zituen, 423 minututan banatuta. Denboraldi honetan Huescan aritu da, utzita, eta klub horrek jokalariarekiko zuen erosteko aukera baliatu du.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Sielvari bere profesionaltasunagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.