Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sergio Leon, Eibarreko jokalari berria

Kordobako aurrelaria Elxetik datorren askatasun kartarekin heldu da

Sergio Leon Eibarreko jokalari berria da, talde armaginarekin aurtengo ekainera arte lotzen duen akordioa lortu ondoren, beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.
Kordobako aurrelaria duela 35 urte jaio zen Palma del Rion, eta Elxekin zuen kontratua bertan behera utzi ostean iritsi da Eibarrera.
Erasotzaile eskarmentudunak 416 partida jokatu ditu eta 123 gol sartu ditu 2009an futbol profesionalean debuta egin zuenetik.
Armaginen jokalari berriak 159 partida eta 30 goleko balantzea du Lehen Mailan (Osasuna, Betis, Levante eta Valladolid). Bigarren Mailan 126 partida jokatu ditu eta 40 gol sartu ditu Murtzia, Llagostera, Valladolid eta Elxen.
Sergio Leonek azterketa medikoa egin eta taldekide berriak ezagutu ditu gaur, eta Joseba Etxeberriaren aginduetara dago.

Ongi etorri, Sergio!