Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarreko Presidentea, Amaia Gorostiza, Ligako Eskuordeko Batzordearen kide

Orain arte, emakume bat, Ana Urquijo (Athletic Club), baino ez da izan gobernu organo honen batzordekide

Amaia Gorostiza, SD Eibarreko Presidentea, Liga kudeatu eta zuzentzen duen Eskuordeko Batzordearen kide izendatu dute.

Bere historian lehenengo aldiz, SD Eibarrek kluben elkarte bat ordezkatuko du Eskuordeko Batzordean. Talde armagina, CD Leganés eta Deportivo Alavesek osatutako elkartea, hain zuzen ere.

Hautagaiak aldarrikatu eta gero, SD Eibarreko Administrazio Kontseiluak Amaia Gorostiza, Presidentea, hautatu du organo honetarako batzordekide eta Patricia Rodríguez, Zuzendari Kudeatzailea, ordezko batzordekide.

Egunera arte, emakume bat baino ez da Eskuordeko Batzordeko kide titularra izan: Ana Urquijo, 2006-2007 denboraldian, Athleticeko presidente gisa.

Osatu berri den Eskuordeko Batzordean, ordea, beste emakume bat agertzen da kide titular bezala: Valentzia CFko Presidentea, Layhoon Chan.