Kluba
SD Eibarrek Sportingen aurkako partidurako sarrerak sagai jarri ditu
Prezioa 15 eta 35 euro artekoa da
SD Eibarrek salgai jarri ditu maiatzaren 7an, igandea, 20:00etan Xixongo Sportingen aurka Ipuruan jokatuko den partidurako (La Ligako azken partidua etxean) sarrerak bere bulegoetan eta interneten.
Sarrerek 15 euro (12 urtez azpikoentzat) eta 35 euroko (Iparralde eta Hegoalde tribunak) prezioa izango dute. Ate atzeko tribunetako sarrerek 25 euroko prezioa izango dute, eta Ekialde eta Iparralde tribunen arteko kurbakoek 30 euro.
Ipuruako bulegoetako salmenta ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da astelehenetik ostiralera.