Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Levanteren aurkako partidan euren eserlekua utzi zutenei ordainketa egingo die

Gaur arte, Klubak hurrengo urteko abonuetan egiten zuen deskontua baina ordainketa sistema hau aldatu egin da

SD Eibarrek atzo egin zituen SD Eibar - UD Levante partidan eserlekua utzi zutenei zegozkien ordainketak, 65 bazkide kasu honetan (horietako 36k Klubaren web orriaren bidez egin zuten eragiketa).

2015 amaierara arte, eserlekua uzteak, hurrengo urteko abonuan sarreraren %40a deskontatzea zekarren (saltzen bazen), eta deskontuak abonuaren prezioaren %50era iritsi arte ziren baliagarri.

Hemendik aurrera, partida bakoitzaren ostean egingo dira ordainketak. Levanteren aurkako partidaren ordainketak egin dira jada eta datozen egunetan 2016. urtean Ipuruan jokatu diren gainontzeko partidenak egingo dira: Espanyol, Granada eta Málaga.

Eserlekua libre uzteko online plataforma berria martxan jarri zenetik https://www.sdeibar.com/entradas/libera-tu-asiento bazkideen gehiengoak modu hau erabili izan du bere eserlekua libre uzteko.

Datorren ostiralean UD Las Palmasen aurkako partidarako (Ipurua, 20:30), 22 eserleku utzi dira libre orain arte (10 bulegoetan eta 12 online).