Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek gogorarazi nahi du ume guztiek bazkide txartela edo sarrera beharko dutela Ipuruara sartu ahal izateko

Arau hau adin txikiko guztiek errespetatu beharko dute, euren adina edozein dela ere

SD Eibarrek bere bazkide eta jarraitzaileei gogorarazi nahi die ume guztiek bazkide txartela edo sarrera beharko dutela Ipuruara sartu ahal izateko.

Segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta egongo da bazkide txartelik edo sarrerarik gabe estadiora sartzea, pertsonaren adina edozein dela ere.

Era berean, Klubak gogorarazi nahi du debekatuta dagoela txartel bonifikatuekin (infantilak, jubenilak, pentsiodunak eta langabeak) Ipuruara sartzea, txartelaren jabe izan gabe.