Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar-RC Celta partidurako sarrerak salgai

Txartelek 25 eta 35 euroko prezioa daukate eta Ipuruan edota online eros daitezke

SD Eibarrek gaur jarri ditu salgai larunbatean, azaroaren 19an, 18:30etan jokatuko den SD Eibar-RC Celta de Vigo partidura joan ahal izateko sarrerak.

Ipuruako bulegoetan (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) edota Klubaren webgunearen bitartez erosi ahal diren txartelek 25 euro (Ekialde eta Mendebaldeko tribunak) eta 35 euroko (Ipar eta Hegoaldeko tribunak) prezioa daukate. 12 urte arteko umeek 15 euro ordaindu beharko dituzte, baina sarrera hauek ez daude eskuragarri interneten.

Partidu honetarako sarrerak ez dira lehenago salgai jarri atzo amaitu zelako behin-behineko abonamendua edukita, Ekialdeko tribunako lanak zirela eta, euren harpidetza berriztatu ahal izan ez dutenen berritze-kanpaina. Kanpaina honen ondorioz 500 abonatu gehitu ditu Klubak, guztizkoa 5.112koa delarik. Ipuruako gaurko edukiera, Iparreko eta Ekialdeko harmailak batuko dituen kurbaren faltan, 7.000 ikuslera hurbiltzen da.