Skip to main content
EU
Kluba

2015-2017 Plan Estrategikoa garatzeko, hiritarren parte-hartze prozesua hasi du SD Eibarrek

Erakundearen helburua Plan Estrategikoa hiritarrei irekitzea da, hiritarren ekarpenekin aberas dadin eta Foro Estrategiko baten ikuskatze ariketa izan dadin.

Pasa den urriaren 15an, Eibar Kirol Elkarteak 2015-2017 Plan Estrategikoa aurkeztu zion gizarteari, Klubaren etorkizuneko erronkak gidatuko dituena. Horretarako, hiritarren parte-hartze prozesu bat hasi du, ekarpenak jaso, adostasunetara iritsi, Plana aberastu eta honen betetzea ikuskatzeko.

Parte-hartze prozesu honen barnean, datorren azaroaren 9an Foro Estrategiko bat sortuko da, Klubaren etorkizuna gidatuko duten norantzei buruz eztabaidatzeko helburuarekin, eta honen betetzea ikuskatzeko.

Foro Estrategiko hau, Kluba bere ingurunera irekitzeko egindako apostuaren erakusgarri da, proiektu estrategikoen inguruan hiritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, bereziki Ipurua Tallarra proiektuaren inguruan.

Foroak, aldizkako bilerak egingo ditu, eta 30 bat lagunez osatuko da, Eibarko errealitate soziala osatzen duten hainbat eragileren ordezkariak denak ere, hala nola, kirol taldeak, merkatariak, alderdi politikoak, kultur elkarteak, enpresak, erakundeak, bizilagunak, etab.

Klubak egun hauetan zehar hitz egin du lantalde honekin, beraien presentzia baieztatzeko asmoz. Horrez gain, azaroaren 14an sesio ireki bat izango da - Work&Coffee Open Session -, publiko orokorrari irekia, SD Eibarren oraina eta etorkizunari buruzko parte-hartzaileen iritzia jasotzeko asmoz. Sesioa, Hobest aholkularitza enpresak diseinaturiko parte-hartze metodologia baten bidez gauzatuko da.

Eibarren Presidentea den Alex Aranzabalek pasa den astean prentsaurrekoan iragarri zuen parte-hartze prozesu honen hasiera, Ipurua Tallarraren inguruan adostasuna lortzeko asmoz.

Prozesu honen helburua "ikuspegi ezberdinak, perspektibak eta borondateak batzea da, eta denon artean adosturiko prozesu bat diseinatzea, udala, bizilagunak...".

Klubaren asmoa Ipurua Tallarra proiektuaren inguruan ahal bezainbesteko adostasuna lortzea da -Ipar Tribunako ikasgeletan jada martxan dira zenbait ikastaro-, bigarren fasearen eraikitzea (Ekialde Tribuna) denboraldi amaieran hasteko asmoz, 2016ko maiatzan.