Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar Fundazioak Animadeba animaziozko zinemaldiarekin kolaboratu du

Irailaren 8tik 11ra egingo da Deban

SD Eibar Fundazioak Animadeba Nazioarteko Animazio Zinema Jaialdian parte hartuko du, Deban, irailaren 8tik 11ra.

SD Eibar Fundazioko lehendakariordea, Mikel Larrañagak, Aitor Oñederra jaialdiko zuzendari artistikoarekin lankidetza hitzarmena sinatu du gaur Ipuruan. Aurtengo edizioan, klub armagina Deba eta inguruko herrietako dendetan salgai dauden merchandising botiletan egongo da.

Jaialdia duela 13 urtetik egiten ari da, eta Euskadiko animaziozko zinemaren panoraman ezinbesteko hitzordua da. Egitarauak nazio eta nazioarte mailako publiko guztientzako animaziozko film labur eta luzeen proiekzioaz gain, erakusketak, eztabaidak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, Work in progress, artistekin gosariak, kontzertuak eta hainbat ekitaldi hartzen ditu.