Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Asier Riesgo fitxatu du denboraldi baterako

Eibar Kirol Elkarteak gaur baieztatu du fitxaje berria. Asier Riesgok gaur arratsaldean entrenatuko da Ipuruan eta bihar izango da aurkeztua komunikabideen aurrean 13.30tan.

Riesgo, Debakoa (Gipuzkoa) jatorriz eta 1983ko urriaren 6an jaiotakoa, 1.85 m neurtzen dituen atezaina da. Amaikak Baten hezi zen Real Sociedad-era salto eginez, etxe armaginarra ondo ezagutzen du 2002-2003 eta 2003-2004 denboraldiak bertan igaro zituelarik zedituta, ondoren Recreativo de Huelvatik pasa zen Osasunan bukatuz, bertatik dator askatasun gutunarekin.