Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek doluminak eman nahi ditu José Luis Urbieta Eibarzalearen heriotza dela eta

Eibar Kirol Elkarteak doluminak eman nahi ditu José Luis Urbieta Eibarzalearen heriotza dela eta, gure Klubaren balioen erakusgarri ezin hobea zena.

José Luis Urbieta, 70 urteko eibartarra, jarraitzailea, Eibarren bazkidea eta akzioduna, taldea Hirugarren Mailan zenetik izan da gurekin eta partiduetan zein lan saioetan ohikoa zen bere presentzia, baita kanpoan jokatzen ziren norgehiagoka batzuetan ere.

Eibar Kirol Elkarteak elkartasuna eta maitasuna eskaini nahi dizkie bere familia eta lagunei, bereziki Arrate Arriola emazteari eta Maite, Mikel eta Josu seme-alabei. Elizkizuna gaur, asteazkena, izango da 19:00tan, Eibarko San Andrés Apostol parrokian.