Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar eta IMQ, talde berean berriro armaginen osasuna zaintzeko

IMQ-k SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala izaten jarraituko du beste bi denboraldiz

IMQ-k SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala izaten jarraituko du beste bi denboraldiz, Ipurua estadioan, gizonezkoen lehen taldeko kapitain Kike García bertan izanda, klub armagineko presidente Amaia Gorostizak eta IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak sinatu duten kirol-babesletzako akordio berriaren eskutik.

Hitzarmen hori betez, osasun-erakundeak kirol-taldea babesteaz gain, klubeko lehen taldearen eskura eta staff teknikoko langileen eskura jarriko ditu osasun-zerbitzuak.

Akordioaren bitartez, hortaz, SD Eibar taldeak bere balioekin eta IMQren balioekin bat datozen enpresekin elkarlanean aritzeko konpromisoa sendotu du, Euskadin herritar guztien onerako diren kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak babestu eta sustatzen dituela.

Javier Aguirregabiria aukera horretaz baliatu da IMQ-k euskal kirolaren alde egiten duen apustua gogorarazteko, eta duela hamalau urtez geroztik klub armaginarekin duen lotura agerian jarri du batik bat: "balio berberak ditugu, hala nola, talde-lana, hobetzeko grina eta bizi-aztura osasungarriak. Guretzat ohorea da Eibarreko jokalarien eta teknikarien osasuna zaintzea; taldeak erronka ugari ditu lortzeke, eta arrakasta handiak opa dizkiogu”.

Halaber, SD Eibar taldeko presidente Amaia Gorostizak aintzat hartu du akordioa. “Asko pozten gaitu orain dela urte asko hasitako lankidetza arrakastatsu horri eusteak. Ederki moldatzen gara elkarrekin, eta ez dugu zalantzarik esku onenetan gaudela, denboraldi honetan erakutsi diguten bezala”.