Skip to main content
EU
Fundazioa

Errefuxiatuentzat bideratuko den diru-laguntza eman dio gaur SD Eibarrek ACNUR-i

SD Eibarren Presidentea den Alex Aranzabal, ACNUR Euskadiren Zuzendariarekin, Marta Areizaga, elkartu da gaur, bi erakundeen arteko elkarlan konbenioa sinatu eta bildutako diru-kopurua emateko asmoz.

Siriako gudatik ihes egin duten errefuxiatuei laguntza emateko kanpainaren barruan, Klubak Atletico de Madriden aurkako partidarako saldutako sarrera bakoitzeko ACNUR-i (Alto Comisionado de Naciones Unidas para los Refugiados) 5€ emateko konpromezua hartu zuen, oinarrizko beharrekin laguntzeko, hala nola, ostatua, ura eta janaria.

Pasa den urriaren 16an, ostirala, Alex Aranzabal Marta Areizagarekin bildu zen Ipuruan, elkarlan hitzarmena sinatu eta bildutako diru-kopurua entregatzeko, Ipurua Fundazioaren lanari esker. Horrez gainera, Fundazioak, Futbol Eskolan parte hartzeko eta Oinarrizko Futbolaren taldeetan jokatu ahal zateko bekak eskaini dizkie ume errefuxiatuei.