SD Eibarrek abonu bereziak emango ditu bere Fundazioaren bitartez
Ipurua Fundazioak bere laguntza eskaini die 2015-2016 denboraldian abonu bereziak behar dituzten pertsonei.
Sartzeko erraztasunak behar dituzten pertsonen abonu eskaerek gora egin dutenez gero, Klub armaginak kanpaina bat jarri du martxan, pertsona guztiei estadiora etortzeko aukera emateko asmoz. Interesdunek fundacion@sdeibar.com helbidera idatz dezakete edo Ipuruako bulegoetara etorri 10.00 - 13.00 eta 16.00 - 20.00 ordutegian.
Fundazioak kasu guztiak banan-banan aztertuko ditu eta lehentasuna emango die zailtasunak dituzten pertsonei, elbarrituei eta behar bereziak dituztenei - bereziki, jada abonua duten pertsonei edota itxaron zerrendan denbora batez egon direnei. Hala ere, kolektibo hauen barnean egoteak ez du automatikoki abonu bat lortzea bermatzen.
María Vicentek eskatu du jada bere abonua. Argazkian, karneta jasotzen ari da Fundazioaren arduraduna den Jon Arregiren eskutik.