Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Saúl: Eibar bezalako taldeak dira Bartzelonari sorpresa eman diezaioketenak

Saúl Berjón, SD Eibar taldeko erdilariak, Eibar bezalako taldeak direla zioen gaur, "Bartzelonari sorpresa eman diezaioketenak", ez litzateke "beraiek baino txikiagoak diren talde batek irabazten dien lehen aldia izango".

Camp Nou-ko joaneko partidan "gauzak zail jarri genizkien". "Lana oinarri duen partida bat jokatzen saiatuko gara. Ez dut gutxietsiko gaituztenik uste. Hala bada, hobe guretzat, baina ez dut uste euren pentsamendua hori denik. Ipuruan jokatzeak haien joko-estiloari aurre egiten lagundu diezaguke".

"Egoera honi buelta emateko gogo handia dugu. Emaitza on bat lortzeko gogoa, gosea eta ilusioa ditugu", aipatu du Saúlek, bere taldeak zazpi porrot segidan daramatzanean.

Futbolari asturiarrak, "agian lehenengo txandan baino suerte gutxirekin gabiltza", esan zuen. "Gogoa, lana eta ilusioa dira gure ezaugarriak. Bolada txar hau lehenbailehen igaro dadin espero dugu".

Bere esanetan, taldeak partidu ona jokatu zuen Levanten eta aurkariek ez zuten Eibarrek adina merezimendurik egin irabazteko.

"Ez zaigu inor gainetik pasa. Falta zaiguna, berriro ere golak sartu eta golik ez jasotzea da. Fisikoki oso ondo ikusten dut taldea. Ganetik pasatzen ez zaizkigun bitartean, taldeak ez du itxura txarrik ematen. Talde guztiei ari gara aurre egiten", adierazi zuen Saúlek.