Skip to main content
EU
Harrobia

Sarrera doan larunbatean Unben jokatuko den emakumezkoen partidarako

Larunbatean (12:00), emakumezkoen taldeak Sporting Huelvaren aurka neurtuko ditu indarrak Unben, mailari eusteko helburuarekin. Klubak kirol-esparrurako sarbidea librea izatea erabaki du, zaleek taldea animatzeko aukera izan dezaten.

Armaginak sailkapeneko 15. postuan daude, eta Sporting Huelva, aurkari zuzena, 14. postuan, Eibarrekiko bi puntura.

Lehen itzuliko norgehiagokan Ana Junyenten neskek bana berdindu zuten.