Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Salgai daude SD Ponferradinaren kopa partidarako sarrerak, hamar euroan

Klubak sarrera bat emango die opari Elikagaien Bankuari 5 kg janari ematen diotenei

Sarrerak Klubaren bulegoetan egongo dira salgai, ohiko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. SD Eibarreko abonatuek sarrera doan izango dute partida horretarako.

Aurreikusita dagoenaren arabera, internet bidezko sarreren salmenta bideratuko da partida honetarako.

Eibarko Udalarekin batera eta Gipuzkoako Elikagaien bankuarekin batera hasitako eta BM supermerkatuek diruz lagundutako kanpainari jarraipena emateko, Klubak kopa-partida honetarako sarrera bat oparituko die Ipuruara 5 kg janari ekartzen dituztenei. Janaria Elikagaien Bankuari emango zaio.

Errege Koparen final hamaseirenetako kanporaketa honen joaneko partida El Toralinen jokatu zen iragan abenduaren 3an, eta SD Ponferradina 3 eta 0 gailendu zitzaion SD Eibarri.