Salgai daude jada Athletic Cluben aurkako derbirako sarrerak
Partida honetan, gainera, armaginek photocall bat izango dute argazkiak ateratzeko
Emakumezkoen lehen taldeak igandean denboraldiko azken derbia jokatuko du Ipuruan Athletic Cluben aurka. Partida 12:00etan jokatuko da eta sarrerak jada salgai daude Orsaixanen, ohiko ordutegian, eta ordu eta erdi lehenago 14. atean (10:30).
Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute adinekoentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Gainera, abonatuek txartelarekin sartzeko aukera izango dute, beti txartel fisikoa erakutsita (ez dira onartuko argazki ezta fotokopiarik).
Partida honetarako, gainera, photocall bat egongo da armaginek argazkiak atera ditzaten, Orsaixanen. Honen helburua afizioak argazkia atera eta bi kopietatik bat haientzako gorde eta bestea klubarentzat geratuko litzteke, ondoren klubak argazki guztiekin mural bat sor dezan.