Ríos Reina, 22/23rako lehen fitxaketa armagina
Ezker hegaleko atzelarian 2024ra arteko kontratua sinatu du
Jose Ríos Reina 22/23 denboraldirako SD Eibarren lehen fitxaketa da. Rios Reina (Sevilla, 1990) esker hegaleko atzelaria da, eta libre dator talde armaginera Ponferradinan azken bost denboraldi eta erdietan aritu ondoren.
Sevillako harrobian hezia, Real Madrid Castilla, Mirandes, Llagostera, Txipreko Anorthosis taldeetan aritu da, 16/17 denboraldiko neguko merkatuan Ponferradinara iritsi zen arte.
Rios Reinak esperientzia handia du Bigarren Mailan, 183 neurketa jokatuz (5 gol eta 22 asistentzia). Azken denboraldi honetan 30 norgehiagoka jokatu ditu talde bertziarrarekin, eta 3 gol sartu eta 8 asistentzia eman ditu.
Hegaleko atzelari andaluziarrak 2024ko ekainera arte sinatu du talde armaginarekin. Ongi etorri Jose!