Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Riesgo eta Juncá ofizialki aurkeztuak

Eibar Kirol Elkarteko bi fitxaketa berriak, atzo beste taldekideekin entrenatu zirenak Ipuruan, gaur goizean aurkeztu dira prentsaurrean Lehendakaria, Alex Aranzabal, eta Kirol Zuzendaria, Fran Garagarzarekin batera.

 

Aurrena hitz egiten Aranzabal izan zen, bi jokalariei ongietorria eman ziena "Ongietorria ematen diegu bi jokalariei. Junca-z hitz egiten badugu proiekzio haundiko jokalari bat dela esan behar dugu, oso gaztea delako, erasorako perfilarekin eta erritmo haundia ezartzen diolako jokoari. Asier Riesgo, badakizuenez, etxekoa bezela egiten dugu, abantaila bat da, hemen izan da iada, bilatzen genuen atezain perfila da. Klubari eta lan egiteko moduari egokitzea lan errazagoa da etxea ezagutzeagatik".

 

Lehendakariaren atzetik David Juncák komunikabideen galderei erantzuten zien "Hegal ezkertiarra naiz, erasorako joerarekin, ibilbide luzearekin goian eta behean bizitasun haundiarekin. Beste aukerak nituen baina badakit Eibar herri lasai bat dela, ni ere herri txikikoa naiz eta idei hori gustatzen zait. Taldeari buruz, jolasteko era asko gustatzen zait, indarrarekin, gainera, Dani Nieto eta Keko ezagutzen nituen. Ikastera etorri naiz hona, disfrutatzera eta nere hoberena ematera".

 

Asier Riesgo atezain armaginar berriak Klubera itzulera nolakoa izaten ari den azaldu zuen "Oso pozik nago, etxean bezela nago, hemen egin nintzen profesional, garai hura oso garrantzitsua izan zen niretzat. Klub mailan oso aldatuta dago, aldagelak tokiz aldatuta, prentsa aretoa erdia zen, denak bilakaera haundia jasan du, dena hobetu da eta ni pertsonalki oso gaztea nintzen, 18 urte nituen, lehen mailara salto egitearen ilusioarekin iritsi nintzen. Orain, aldiz, eskarmentu gehiagorekin nator eta taldeari laguntzeko balioko didala espero dut eta helburua lortu, iraunkortasuna".

 

Bi fitxaketa hauekin taldea Kirol Zuzendariak, Fran Garagarzak jarritako helburura gerturatzen da "Taldea 23-24 jokalariekin itxiko da, baina nahi ditugunak gehitzen diren arabera izango da, kopuri zehatz bat ematea zaila da". Garagarzak jokalarien osasun egoera berrikusi zuen "Hasiera batean Borka Ekizak lasterketa jarraia egiten du, baina ez dago jolasteko moduan, Lillorem kasu berdina da, lasterketa jarraia egiten du baina ez dago jolasteko. Eddyk Logroñesen aurka lesio bat egin zuen eta aste betez geldirik egongo da. Jaime bakarkako lana egiten ari da. Beste aldetik, Dani Garcia prest dago bihar edo etzi jolasteko".