Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Real Madrilen eraginkortasunak erabaki du lehia Alfredo Di Stéfanon (3-1)

Armaginak erreakzionatzen ahalegindu dira bigarren zatianBigasen golari esker

Eibarrek Real Madrilen aurka galdu du Ligaren itzuleran. Talde merengea oso eraginkor aritu da eta lehen zatian lortutako aldeari esker eta hala, norgehiagoka erabakita utzi du atsedenaldira. Mendilibarren mutilek ez dute etsi eta bigarren zatian Bigasek egindako golari esker berriro ere lehian sartu badira ere, markagailua ez da gehiago mugitu.

Real Madrilek gola egitea lortu du lehen abagune garbian. Kroosek bikain jaurti du area ertzetik eta Dmitrovic gainditu du. Eibarrek, ordea, ez du etsi eta lehen gol horren aurrean sendo azaldu da. Hurrengo minutuetan bi aukera izan ditu lehia berdintzeko. Lehenik Cristoforen jaurtiketa batean eta ondoren, Kike Garcíak area txikian egindako errematean.

Zoritxarrez, etxekoek bigarrena egin dute kontraerasoan. Hazardek Benzemaren pasea jaso du ezker hegaletik eta honek ez du Ramosi pasa dio Dmitrovicen aurrean, lehen ukituaz baloia sare barrura bidaltzeko. Atsedenaldira iritsi aurretik, Real Madrilek hirugarrena egin du Marceloren bitartez eta norgehiagoka oso bideratuta utzi du.

Bigarren zatian, berriz, Eibarrek ongi ekin dio lehiari. Gola egiten ahalegindu da lehen minutuetan. Edu Expositok jaurtiketa arriskutsu batekin ahalegindu da eta ondoren, zelairatu berria zen Enrichek langara errematatu buruz du korner barean. Handik gutxira, armaginek errenta murrizte lortu dute Bigasen golari esker. Mendilibarren mutilak bigarrena bilatu dute handik amaierara arte. Baina etxekoak sendo aritu dira defentsa lanetan eta ezin izan dute Real Madrid estu hartu.