Skip to main content
EU

Porrota Bartzelonan

Armaginek 5-0 galdu dute Johan Cruyffen

Eibarrek 5-0 galdu du azken F Ligako irabazlearen aurka. Armaginen taldea lan txukunean zentratu da, eta 60. minutura iritsi da (0-0).

FC Bartzelona jaun eta jabe izan da lehen zatian, markagailuan aurretik jartzeko hainbat aukera izan ditu, baina armaginen defentsa bikainak eta Amaia Peñak zapuztu egin dute atsedenaldira markagailuan aurretik iristeko kataluniarren asmoa.

58. minutura arte ez da iritsi etxeko taldearen lehen gola. 10 minuturen buruan, FC Bartzelona 4-0 jarri da, Grahamen gol batekin eta Brugtsen 3rekin.

Partidako azken minutuetan, talde katakuniarrak partidako bosgarrena lortu du Ari Ariasen bitartez.

Yerai Martinen neskek F Ligako hurrengo jardunaldia jokatuko dute Ipuruan abenduaren 16an, larunbata, 18: 30ean Real Betis Feminas-en aurka.