Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Peña, Bernabe, Alvarez eta ADT euren taldeetara itzuli dira

Klubak euren konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu

Amaia Peña, Alejandra Bernabe, Carmen Alvarez eta Ana de Teresa Athletic Club, Atletico Madril eta Levantera itzuliko dira, hurrenez hurren, denboraldi honetan Eibarren utzita aritu eta gero.

Amaia Peña, Alejandra Bernabe eta Ana de Teresa denboraldi hasieran utzita bezala iritsi ziren talde armaginera, eta Carmen Alvarez, berriz, neguko merkatuan.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie lau jokalariei klubean egon diren denboran erakutsitako konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik, eta etorkizunerako zorterik handiena opa die.