Lehen Emakumezkoen Taldea
Pěčková, Monnecchi, Astralaga eta Pizarro, selekzioetara deituak hurrengo geldialdirako
Txekiarrak 2025ko Eurokoparako playoffa jokatuko du eta gainontzekoek lagunartekoak jokatuko dituzte
Alena Pěčková, Margherita Monnecchi, Eunate Astralaga eta Espe Pizarro lehen taldeko jokalariek haien selekzioekin bidaiatuko dute hurrengo FIFA geldialdian. Geldialdia dela eta, ez da F Ligako partidarik izango Eibarrentzat abenduaren 8ra arte. Egun horretan, gipuzkoar derbia izango dugu Ipuruan.
Honako hauek dira gure jokalariek izango dituzten norgehiagokak:
- Alena Pěčková: Txekiar Errepublikako selekzio absolutuarekin Eurokoparako playoffa jokatuko du. Portugalen aurkako bigarren itzulia izango da, abenduaren 3an Oporton.
- Margherita Monnecchi: Italiako 23 urte azpiko taldearekin: azaroaren 28an, vs. Bélgica (lagunartekoa).
- Eunate Astralaga: Espainiako 23 urte azpiko taldearekin: azaroaren 28an, vs. Alemania eta abenduaren 2an, vs. Francia (lagunartekoak).
- Esperanza Pizarro: Uruguaiko selekzio absolutuarekin: azaroaren 30an eta abenduaren 3an, vs Chile (lagunartekoak).