Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Partidari buelta eman ostean puntu garrantzitsua lortu zuen emakumezkoen taldeak San Ignacioren aurka

Bigarren zatian 0-2 galtzen ari ziren partida berdindu zuten armaginek

Partida nahiko berdindurik hasi zen, baina denbora aurrera joan ahala San Ignaciok partidaren kontrola eskuratu zuen. Hala ere, atsedenaldian 0-0 zen oraindik markagailua.

Bigarren zatia hasi bezain laster, 2. minutuan San Ignaciok aurrea hartu zuen, kontraeraso bikain bati esker. Handik minutu gutxira, atezain armaginak penaltia egin zion aurrelari aurkari bati, eta penalti jaurtiketa gelditu bazuen ere, aldaratzea jaurtitzaileak berak bidali zuen sarera, 2-0-ekoa eginez.

Minutuak aurrera zihoazen eta San Ignaciok nagusi izaten jarraitzen zuen, Irati Lazkano etxekoen aurrelariak atezain aurkaria driblatu eta atera jaurti zuenean, atzelari aurkari batek eskuaz gelditu zuen baloia. Penaltia eta jokalariaren kaleratzea suposatu zuen eta Melanik bidali zuen sarera penalty jaurtiketa.

Jokalari bat gutxiagoz jokatu arren, San Ignaciok nagusitasuna bilatu zuen, Melanik zelai erdian baloia lapurtu zuen arte, burua altxatu eta bertatik egin zuen gola, atezaina aurreraturik zela ikusi ondoren.

Partidako azken minutuetan bi taldeek izan zituzten aukerak, baina partida 2-2 amaitu zen.

Lortutako puntu honekin, emakumezkoen Eibar bederatzigarren da 17 punturekin, eta jaitsiera postuetatik urruntzen da honela, postu horietan diren taldeak euren partidak galdu baitituzte.

Eibarren hamaikakoa: Iratxe, Naiara, Olatz, Alaitz, Yaiza, Melani, Ainhoa Larruskain, Maitane, Irati, Irune (Anega, min. 73) eta Ainhoa Alonso (Ainhoa Bilbao, min. 60).

Eibarren golak: 1-2: Melani, min 65. 2-2: Melani, min 84

 

Argazkiak: Captura Sport