Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Pape Diop. “Futbolak diru asko mugitzen du, baina osasuna garrantzitsuagoa da"

Eibarreko erdilariak adierazi duenez “guzti honek futbola goitik behera aldatuko du”

Pape Diopek adierazi duenez "Badakit futbolak diru asko mugitzen duela eta bide ezberdinak aztertzen ari direla berriz jokatzeko, baina funtsezkoena aztertu behar dugu: osasuna. Hori gabe ez naiz futbolera itzultzekoaren aldekoa. Osasuna da garrantzitsuena, ez du preziorik. Gaixotzeko arriskua egongo balitz ez nuke jokatuko. Familikoak kutxatu ditzakegu, beste talde batzutan gertatu den bezala eta hori ez da bidezkoa”.

Erdilari senegaldarrak prentsaurreko birtuala eskaini du. Bertan, kazetariek egindako galderak erantzun ditu.

“Ez dut zalerik gabe jokatzea gustuko, baina oraintxe gutxienekoa da. Ez litzaidake gustatuko lehiari berriz ekitea segurtasun minimorik ez badago. Ezer baino lehen aztertu beharreko gauza da, ate irekiekin edo itxiekin jokatuko den erabakitzea baino lehenago”.

Itzulera mailakatu baten inguruan galdetuta, jokalari armaginak esan du “gobernuak dioenari kasu egin behar diogu. Haiek dira adituak. Esan digute etxean egon behar dugula. Alemanian kasu entrenatzeko aukera eman diete. Herrialde bakoitza ezberdina da”.

“Uste dut goiz dela, gauza serioa dugu eskuartean. Uste genuena baino larriagoa da hau. Ez dut entrenatzera irtetea ondo ikusten, era mailakatuan bada ere”.

Erdilariak Ipurua bete batera itzultzearekin amesten du, “izugarria izango da, bizitzen ari garen dugun ondoren zaleen aurrean neurketa bat jokatzea polita izango da. Futbolean soilik pentsatzea eta alde batera uztea birusarekin harremana duten pentsamendu negatiboak. Polita izango da”.

Pape Diopek argi du osasun-krisi honek futbol industrian eragina izango duela. “Futbolaren mundua aldatu egingo da, fitxaketak ez dira hain garestiak izango aurrerantzean”.

“Normaltasuna itzuliko da, ez da xautzeko hainbeste diru egongo. Dagoeneko eragiten hasi digu, denak ari gara dirua galtzen. Klub guztiek izango dituzte galerak, jokalarien soldatak murrizten hasi dira. Badakigu futbolak diru asko mugitzen duela, galerak egon arren, etorkizunean pixkanaka errekuperatzen joango da”.

Konfinamenduaren inguruaren ere mintzatu da jokalari armagina. “Geroz eta gogorragoa egiten ari zait, baina denak salbu egoteko era bakarra da. Ahalik eta hobeen pasatzen ahalegindu behar gara. Familiarekin egoteko zortea dut, beste asko bakarrik daude. Hortaz, positiboak izan behar dugu”.

“Familiko gainontzekoak hutsunea sentitzen dut. Senegalen dauden senide zein lagunak; baita Eibarreko taldekideak ere”.

Etxetik ateratzea baimentzen dutenean egingo duen lehen gauzen artean, “emaztearekin bazkaltzera joatea, lagunekin gelditzea, zinemara joatea… izango da. Lehen garrantzia ematen ez genizkion gauzak balioa dute orain”.

Senegalen bizi den egoeraren inguruan galdetuta, Papek esan du “albisteak ez dira guztiz txarrak. Bi hildako egon dira eta herrialde osoan ez dira zenbatu 300 kasu baino gehiago”. Edonola ere, azpimarratu du “ez dago testik denentzako, hemen gertatzen bada pentsa han. Gehiagora ez badoa lasaiago egongo gara”.

“Gaizki pasatzen ari den jende asko dago eta ahal dudan neurrian laguntzen saiatzen naiz, familiek janari izan dezaten, hori baita garrantzitsuena. Ospitaletan materiala egong dadin ere ahalegintzen naiz”.