Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ostiralean Butarquen jokatuko den partidarako sarrerak 15 eurotan salgai

Eibarrek eta Leganesek prezio hau hitzartu dute bisitari zaleentzat joaneko eta itzuliko partidetan

CD Leganesek ostiraleko Leganes-Eibar partidarako (Butarque, 21:00) bidalitako 236 sarrerak salgai daude Ipuruako Orsaixan gunean.

Sarrerak 15 €-koak izango dira, eta gaurtik asteazkenera bitartean soilik erosi ahal izango dira Orsaixanen, 19:00etan. Erosteko unean, zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.

Zale armaginak 9. atetik sartuko dira CD Leganesen zelaira.
Eibarrek eta Leganesek 15 euroko prezioa adostu dute Butarque eta Ipuruako partidetarako.