Oscar Carrascok 2027ra arte luzatu du SD Eibarrekin duen lotura
Oscar Carrasco erdilari katalanak (Terrassa, 2002) kontratua berritu du armaginekin 2027ko ekainera arte.
Carrasco 22/23 denboraldian iritsi zen SD Eibarrera, armaginen bigarren taldera. Joan den denboraldian, bere bigarren denboraldian, gainerako taldekideekin batera, RFEF 2. mailara igotzea lortu zuen. Gainera, lehen taldearen entrenamendu-dinamikan sartu zen, eta ohikoa izan zen denboraldi amaierako deialdietan.
Denboraldi berri honetan denboraldiaurrea lehen taldearekin egin du eta gaur egun lehen taldearen dinamikaren barruan dago.
Zorionak, Oscar!