Skip to main content
EU
Fundazioa

Erronka berria gure Genuine taldearentzat Elorrion

SD Eibar Fundazioak CD Elorriok antolatutako txapelketan parte hartuko du asteburu honetan

SD Eibar Fundazioaren taldeak CD Elorriok antolatutako txapelketan parte hartuko du larunbat honetan, irailak 21, Deportivo Alaves, Athletic Club Fundazioa eta Real Sociedad Fundazioarekin batera.

Txapelketa Eleizalden izango da, CD Elorrioko berdegunean eta talde armaginak 3 partida jokatuko ditu larunbatean.

Hau da larunbateko partiden egutegia:

11:00 SD Eibar Fundazioa vs Athletic Club Fundazioa

11:45 SD Eibar Fundazioa vs Deportivo Alavés

12:30 SD Eibar Fundazioa vs Real Sociedad Fundazioa