Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Natalie Muth, emakumezkoen taldeko jokalari berria

23 urte ditu eta urte amaierara arte sinatu du

Natalie Muth (Portland, 1998) emakumezkoen lehen taldeako bigarren fitxaketa da neguko merkatu honetan. Estatubatuarra Kazakhstango BIIK Kazygurt taldetik dator eta denboraldia amaitu arte sinatu du Eibarrekin.

Muth zelai erdiko jokalaria da, baina atzelari gisa ere joka dezake. Kazakhstango taldera iritsi aurretik, NCAA D1ean lehiatu zen, unibertsitateko maila gorenean, Portland Pilotsekin.

Ongi etorri Natalie!