Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibarrek beste denboraldi bat gehiagorako kontratua luzatu du

Zaldibargo entrenatzaileak denbora denboraldi batez jarraituko du entrenatzaile lanetan

Jose Luis Mendilibarrek eta bere lan taldeak beste denboraldi batez jarraituko dute SD Eibarreko entrenatzaile lanetan, alde guztiak adostasun batera iritsi eta gero. Jose Luis Mendilibarrek berak, Iñaki Beak, Toni Ruizek, Josu Anuzitak eta Andoni Azkargortak osatzen duten taldeak beraien laugarren denboraldia izango dute hurrengoa, denak Lehen Mailan.

Mendilibarrek eta bere taldeak ekainaren 30ean amaitzen zuten kontratua, eta renobazio honi esker 2019ko ekainaren 30a arte luzatuko da.

Prentsaurrekoa bihar izango da, 13:00tan, Ipuruako prentsa aretoan, eta bertan Mendilibar bera, Amaia Gorostiza Eibar KEko presidentea eta Fran Garagarza kirol zuzendaria izango dira.