Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Gu geu izan beharrean gara, eta erne ibili

José Luis Mendilibarren hitzetan, bihar Ipuruan (18:15) Sevilla FC-ren aurka jokatuko den partidan, "Gu geu izan beharrean gara, eta erne ibili".

Mendilibarren hitzetan, kontzentrazioa beharrezkoa izango da, "area barruan faltarik ez egitea, abiadura handian jokatzea, hutsunerik ez uztea, aurkariaren zelaian denbora gehiago pasatzea...".

Sendatu berri den Lillo, Eddy SIlvestre eta Hajrovic (internazionalak), Jaime eta Luna (min hartuta) deialditik kanpo geratu dira.

"Astea oso ondo joan da, lan saio onak egin ditugu. Hiru egunetako deskantsua ondo etorri zaio taldeari, eta internazonalak ongi bueltatu dira". Sevillari buruz, "oso talde ona da, jokalari bikainak dituena", "denboraldia ez dute ongi hasi", baina emaitza onak ari da lortzen azkenaldian, "goian egon ahal izateko moduko jokalariak ditu".

"Talde gogorra da baina gu ongi gaude, lehiakorrak izango garela ziur naiz. Agian Champions partidan izango dute burua, joko era ezberdin ugari dituzte, jokatzen duten jokalarien araberakoak. Aldaera gehien dituen taldea izan daiteke. Prest egon beharrean gaude, non aukeratua badute eta, ez da erraza zein joko mota egingo duten aurrematea".